martes, 10 de marzo de 2009

BBVAren aurkako ekintzaileak errugabetzat - (2009-3-13) BBVAren akziodunen batzar berria


Gaur astelehena martxoak 9an BBVAren aurkako haien ekintzarengatik epaituak izan ziren bost ekintzaileak haien emaitza jaso dute: inozente. 

Epailea beraz urtarrilaren 23an Bilbon izandako epaiketaren ondoren bosten kontrako karguak deuseztea erabaki egin du. Ekintzaileak iazko martxoan banku honen akziodunen asanbladan egindako ekintzan haien buruetan eta beraz lurrean ere pintura botatzegatik epaituak izan ziren. ‘Aurrealdearen histuketa’ leporatzen zien bosti, hau da eraikuntza baten aurrealdea kaltetzegatik. Karguak Bilboko udalak eta garbiketa konpainiak eskatzen zituzten. Argi dago hauen atzean hau guztia mugitzen beste norbait zegoela... Hauek ekintzaileek botatako pintura eta hau garbitzeko hartutako lanarengatik 2000 euro eskatzen zituzten. Fakturan garbigailu baten apurtzea (eta horretarako garbigailuaren salneurri osoa sartzen zuten) eta beraiek asmatutako fakturak sartzen zituzten. Ekintzaile haietako bati ere erresistentzia leporatzen zitzaien, baina lekukoak bezala aritu ziren ertzainek ere ezin izan zuten hau zertan zetzan azaldu.

Epaileari hau ere zentsu gabe hutsa iruditu zitzaion. Ala ere hilabete bat baino gehiago itxaron izan behar dute espero zuten emaitza entzuteko.

Emaitza hau garai ezin hobean iritsi da, aste honetan ere BBVAren bere akziodunen batzarra ospatzen duelako. Iaz honen aurka jotzea ezinbestekoa ba zen, BBVAk gizarte eta ingurumen krimenak etengabe aritzen baita, aurten are gehiago, BBVAk etekin mailan hazten jarraitzen baitu (iaz: 5.414 milioi euro) baina aurten izugarrizko krisi garaian. Bitartean, bere zuzendari eta bestelako agintariek izugarrizko dirutza kobratzen diraute (zuzendariak: 8,74 milioi €, zuzendariordea: 4,28 milioi €, kudeaketa batzordeak (14): 16,19 milioi €) . Beraz, horrelako emaitza jaso ondoren, BBVAren aurkako Plataforma berriro banku honen aurka mobilizatzeko deitu egiten du (Euskalduna Jauregia, Martxoak 13, 11.30tan) eta beste ezusteko ekintza gauzatzeko ahalegina egingo dela aurreratzen dizuegu.

Krisialdia? BBVAk eta beste bankariek eta aberatsek ordain dezatela!!

Kapitalismoa akatu!

BBVAren aurkako Plataforma, Bilbo, 2009 Martxoak 9.

www.bbvagh.org