sábado, 14 de marzo de 2009

BBVAren Akziodunen batzarraren aurkako protesta (Bilbo, 2009 -3-13)




www.bbvagh.org
bideoa:
http://www.ibaizaba ltb.com/node/ 368

kalitatezko argazkiak: http://www.box. net/shared/ vvb1qbhi8f

Berriro ere aurten, BBVAren kontrako Plataforma bankuaren akziodunen batzarraean, haien salaketa eramatea lortu dute. Alde batetik, protesta bat burutu da eta bestetik hiru ekintzailek ziurtasun dispositiboa pasatzea lortu dute, iaz bezala haien gainea pintura gorria botatzeko. Horrela bankuaren gaiztakeriak salatzen zituzten. Hauek beste espaloiara herrestatu egin dituzte identifikatzeko.

Plataformak ozen salatu nahi du Ertzaintzak Ibaizabal telebistari hark filmatutako ekintza irudiak ezabatzea.

BBVAko akziodunak banku honen etekinak ospatzeko elkartu dira. Iaz hauek 5.414 milioi eurokoak izan ziren, kontuan hartu krisialdi zakonean gaudela. Honi bankuak oraindik sekulako eragin sozialak eta ekologikoak sortzen dituela munduan zehar, baina batez ere ekonomikoki desabantailakoak diren herri eta ekonomietan. Gure betiko salaketek hor diraute. Aste honetan gainera iazko leku honetan burutu genuen ekintzarengatik errugabetzat jo gintuen epaileak, nahiz eta gu zigortzeko batzu interes berezia izan. Horregatik, salaketa egiteko konpromisoa egieztatzen dugu, sistema honek eta BBVA bezalako ardura gabeko enpresek mina eta kalteak edonon zabaltzen dirauten bitartean gu honetan jarraituko dugu ere

BBVA hiltzailea!!

BBVAren aurkako Plataforma, Bilbo, 2009 Martxoak 13.

www.bbvagh.org