Gauean mani bat egon zen BBVAn hasita. Han "BBVA hiltzaile" pankarta zabaldu zen eta eskuorriak banatu ziren BBVAk finantziatutako proiektu onargaitzak zerrendatzen. Han manifestu bat irakurri zuten eta Kurdistaneko ekintzaile batek azaldu zuen Ilisu urtegiaren proiektua zertan datzan eta nola BBVA honen arduraduna den.
Bitartean, bi ekintzaile plazako iturriaren uretan sartu ziren "BBVAk Kurdistan itotzen du!" kartelekin.
Manifestariek ere kandelak piztu zituzten manifako leloa zeramatela: "energia ez da merkantzia". Laster batukada iritsi zen (Bitxo do samba) eta hasi ziren jendea dantza arazten errepidean sartu baino lehen.
Lerro luze batean 300 bat manifestari Iberdrolaruntz abiatu ziren. bidean eten gabe ohiukatu zuten, leloen artean “BBVA hiltzailea!”, “Agua y energia nao son mercaduria!”, “Ura eta energia ez dira merkantzia!”, "Fuera Iberdrola deAmerica Latina" , edo "Iberdrola Kanpora" eta bakoiztaren atzetik enpresa hau aritzen den leku bat (Oaxaka, Kreta, Belo Monte, Baguari, Garoña, etab). Edo “Ez da berdea IbeTrola” , “Trola Trola Trola Iberdrola!”
edo aintzinako “Iber iber iber iber iberTrola/iber iber iber iberTrola kanpora – Ez ez ez Zentral nuklearrik ez, bai, bai bai, Garoña apurtu!”.
Iberdrolera iristerakoan hitz gehiago izan ziren eta Brasileko MABeko ekintzaile bat azaldu zuen zergatik gaude Iberdrolaren aurk, zergatik ginen hor eta bere jarduera onarrezina salatzen eta borrokatzen jarraituko duguela. Batukadarekin azken dantza egin genuen "Iberdrola vai cair" ("Iberdrola erortzeko da") abesten.