viernes, 16 de marzo de 2012

BBVAren Aurkako Plataformaren komunikatua: Akziodunen Batzarra martxoaren 16an


Aurten ere BBVAren aurkako Plataforma Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean ekarretaratuko da bankuaren finantza praktika arduragabeak salatzeko. BBVAk Kasu partikularra dugu edonolako etika gabe funtzionatzen duen egitura finantzieroaren baitan jarduten duen kasu partikularra dugu: 2011 garren urtean BBVAk 3.004 millioi euroko etekina jaso zuen , hiritargoaren gehiengoak krisi sakon batetan murgilduta dagoen bitartean. Bankuek aurrera eramandako espekulazioak eragindako krisia, hain zuzen ere, nahiz eta ondorioak herritarrok ordaindu behar izan ditugun, fondo estatalen desbideraketa eta kaleratzeak medio.

Krisi momentu hauetan, ez dugu ahaztu behar Banku eta Kaxek betetzen hari diren papera, eta hoien artean BBVAk, gauzatzen hari diren ehunako etxe kaleraketetan (7 egunero Euskadin), oinarrizko eskubidea den etxebizitza duin bat izatearen gainetik pasatzen ari direlarik, etekin handiak izatearren. Bitartean, Bankuaren zuzendariak soldata lotsagabeak izaten jarraitzen duten bitartean. (Francisco González,Bankuaren zuzendaria: 4,9 millioi euro 2011 garren urtean).

BBVAren etekinak izaera sozial, ingurumeneko eta gizakiarekiko inpaktu handia duten megaproiektuetan duen finantza partehartzeari esker ematen dira. BBVAk, Estatu mailako arma fabrikazio eta exportazio aferetako lehenengo inbertsorea da. Urteak darama armagintza enpresa espainarren akzioduna izaten (zuzenki edo ez) hala nola Indra, Ibérica del Espacio, Rymsa, Inmize, Hisdesat eta CESCE. Baita munduko armagintza enpresa handienetarikoa, Boeing(primera), EADS (sexta) y Thales (décima). Azkenengo urteotan BBVAk arma nuklearren produkziari ekiten dioten hainbat enpresen finantzatzailea izan da, etatubatuarrak, britanikoak eta frantzesak.

Beste alde batetik BBVAk ingurugiroaren suntsiketa eragiten duten proiektuak finantziatzen ditu. Hoietako proiektu asko babestutak dauden eta balio ekologiko handia duten lekuetan egiten dira. Aldi berean proiektu hauek ondorio bortitzak dituzte jasaten duten komunitateetan; bizi duten lekuaren suntsipena, beraien bizi moduaren galpena edota isurketengatik eragindako gaixotasunak besteak beste.

Ingurugirorako hondamendi handiak suposatu duten BBVAk finantziaturiko proiektu batzuk dira adibidez Ekuadorren OCPn(Oleoducto de crudo pesado) gertaturiko isurketa, Kurdistanen egin nahi den Ilisu presa( kalteak ingurugirorako eta bertan bizi diren 78000 herritarren desplazamendua suposatuko du) edo Bio Bion(Chilen) eta Amazonian eraikindako urtegiak zeinek ingurugiroa eta bertan bizi diren herri indigenen bizitza kaltetu dute( herri sentiberenak kultural, sozial eta ekonomikoki).

Ezin dugu ahaztu BBVAk bere langileei inposatzen ari dizkien lan baldintza kaxkarrak, milaka lan postuekin amaituz eta gastuak murrizteko bere zerbitzuak azpikontratatuz. Gaur egungo adibidea katalunian 314 ofizinen izketa eta 1265 langileen kaleratzea.

Azken 20 urteetan, BBVAk, eroskeri, presio polítiko eta paradisu fiskalak erabiliz banku latinoamerikar asko bereganatu ditu, espainar neokolonialismoaren gorakada izugarria suposatu duen operazioa izan da eta bankuaren ustelkeria frogatzeko beste aukera bat. Horretaz gain BBVAk diru mordoa gastatzen du kultura, hezkuntza, garapena eta ingurugiroari lotutako ekimenetan. Inbertsio hauek bere Erantzunkizun Sozialaren estrategiaren barnean sartzen dira eta beraien helburua bankuaren irudia garbitzea da, badakizue: kaleratzeak, armen sal-erosketen finantziazioa etabar. Erantzunkizun Sozialaren estrategiaren barnean sartu ditzakegu: Jakintzaren Mugak Saria, bere bi espezialitatekin: aldaketa klimatikoa eta ekologia eta kontserbazioa; “Elkartasun Lurraldeak” programaren babespena edo “Etorkizuneko Balioak” hezkuntza programa. Azkeneko programa hau duela bi urte hasi zen ezartzen eskoletan, 6 eta 14 urte bitarteko ikasleei hezkuntza finantzieroa emateko. Helburua BBVAk diruarekiko daukan ideologia helaraztea da: indibidualismoan oinarritutako ideologia bat, norberekeria eta diru-gosea sustatzen duen ideologia bat. Hezkuntza programa honek gaur egungo sistema ekonomikoaren legitimaketan du ardatza; gutxi batzuen onura lortzeko, gehiengoen pobrezian, explotazioan eta ingurumenaren suntziketan oinarritzen den sistema bat, alegia.

Guzti honen aurrean, BBVAren aurkako Plataforma, gaur eta urte guztian zehar kaleetan jarraituko du banku honek beren etekinak lortzeko erabiltzen dituen bideak aditzera emateko eta gerretan, miseriaren sorkuntzan eta planetaren hondamenean duen erantzunkizuna salatzeko.

BBVAren aurkako Plataforma