viernes, 16 de marzo de 2012

BBVA-ren AURKAKO EKINTZA AKZIODUNEN BATZARREAN

Gaur Martxoak 16, BBVA-ren aurkako Plataformak ekintza zuzena eta indarkeri gabekoa  burutu du BBVA-REN  akziodunen  batzar orokorrean. Plataformako bost kide trajez jantzitak ertzaintza eta zaindariak burlatu eta gero, pintura gorriz haien burua  zikindu dute, odolezko isurketa bat simulatzen, "BBVA hiltzailea" eta "zuen dirua odolez zikinduta dago" garrazi egiten zuten bitartean. Beste alde, komunikabideek zailtazunak izan dituzte haien lana egiteko, ertzainek grabatzen uzten ez zietelako.

Kalitatezko argazki gehiago HEMEN

Ekintza honetaz , BBVA-ren aurkako Plataformako ekintzaileek BBVAren finantza arloko arduragabekeria salatu nahi izan dute,.besteak beste arma ekoizpen industriaren finanziazioa, ingurumenarekiko eta gizartearekiko  inpaktu handia duten proiektuak, desahuzio ehundaka eta finantzak krisialdian daukan ardura . Honekin batera, Plataformako, gizarte mugimendu eta sindikatuen ehun bat kide elkartu dira  BBVA-ren  aurka protesta egiteko Euskalduna jauregiaren aurrean, BBVA-ren  akziodunen batzar orokorra gertatzen zen lekuan.

 Ekintzaileek jarraian doakizuen  komunikaua  irakurri dute ekintza burutu ondoren.
BBVAren aurkako Plataformaren komunikaua