Ertzainak ez agertzeagaitik, epaiketa ez da ospatu. Laster sententzia izango da.
Gaur, otsailak 1, BBVAren aurkako plataformako bi aktibista epaitu izan delakoan Bilboko Instrukzio Epaitegiko hamargarren aretoan, leporatuta desobedientzia eta kalteak ondasun publikoa zikintzeagatik . 2011ko martxoaren 11n Bilboko Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean gertatutakoak epaituko dituzte.
Egun hartan, Jauregiaren barrualdean banketxeko Francisco Gonzálezek aurkeztu zuen erakundearen 2010eko emaitza ekonomikoa; 4.606 milioi euroko irabaziak, hain zuzen ere. Kanpoaldean, banketxeak dirua irabazteko erabiltzen dituen bideak salatzeko, margo gorritan blaitu ziren BBVAren aurkako plataformako bi kide. Margo gorriaren bidez, bankuek eragindako hainbat bidegabekeri irudikatu nahi izan zituzten: krisiaren ondorioz etxe barik geratu diren milaka pertsonen egoera larriak; BBVAk finantzatzen dituen arma nuklearrak, barreiatze-bonbak edo uranio gutxituzko armak, eta proiektu erraldoietan egindako inbertsioen ondorioz munduko hainbat tokitan haien lurretatik kanpora bidaltzen dituzten komunitate indigenen samina, ingurumen- nahiz giza-kalteak.
Laugarren aldiz egin du BBVAren aurkako plataformak halako ekintza bat banketxearen akziodunen biltzarraren egunean, negozioak egiteko erakundearen politika salatzeko. Aurtengo akziodunen eguna martxoaren erdialderako aurreikusita dago, eta biltzar horren ia hilabete aurretik epaituko dituzte aktibistak iazko ekintzagatik. Ondoriozta daiteke alde akusatzaileak ekintza zigortu eta aurrekaria jarri nahi duela, aurtengo biltzarraren aurkako ekintza saiheste aldera.
Auzitegiaren erabakiaren zain, Plataforma osatzen duten taldeek (Bakea eta Duintasuna, CGT, Ekologistak Martxan, Kakitzat, KEM/MOC, Komite Internazionalistak eta STEE-EILAS) berretsi dute jarraitu nahi dutela BBVAren inbertsio-politika hiltzailea salatzen, irudimen handiko bide baketsu eta koloretsuen bidez.