ESKOLA EZ DA MERKATUA
Ekintza honen bitartez, BBVAk Euskal Herrian, Latinoamerikan zein Estatu espainolean azkenengo bi urteotan aurrera eraman duen “Valores de Futuro” izeneko finantzen inguruko heziketa programa salatu nahi dugu bere etekin, komertziala asetzeko Hezkuntzan egiten duen esku-sartze interesatuagatik. Zoritzarrez, iniziatiba honek ez da berria ezta originala: lehenago ere hainbat firma, Nestlé, Ausonia, edo Colgate bezalakoak, bezero berriak eskuratzeko kaptapzio kanpainak aurrera eraman dituzte ikasgeletan sartzen. BBVAren “Valores de Futuro” programak ordea, intrusismoa bere expresio sakonenetara eramaten du. (jarraizen du)
Ekintza honen bitartez, BBVAk Euskal Herrian, Latinoamerikan zein Estatu espainolean azkenengo bi urteotan aurrera eraman duen “Valores de Futuro” izeneko finantzen inguruko heziketa programa salatu nahi dugu bere etekin, komertziala asetzeko Hezkuntzan egiten duen esku-sartze interesatuagatik. Zoritzarrez, iniziatiba honek ez da berria ezta originala: lehenago ere hainbat firma, Nestlé, Ausonia, edo Colgate bezalakoak, bezero berriak eskuratzeko kaptapzio kanpainak aurrera eraman dituzte ikasgeletan sartzen. BBVAren “Valores de Futuro” programak ordea, intrusismoa bere expresio sakonenetara eramaten du. (jarraizen du)
Garako artikuloa: "BBVAk bere mesederako hezkuntza programa abiatu izana salatu dute"
Bankuaren aburuz , 2009-2011 urteen artean 26 millioi euro jaso egin dituen programa honek, bankuak bereganatu dituen “solidaritate eta prudentzia” kontzeptuak zabaldu, hala nola “diruaren erabileraren inguruan” informatzea helburu du, 6 eta 14 urte bitarteko millio bat ikasle baino gehiagoen artean. Hau da, ”jendearentzat etorkizun hobeago batengatik lan egitea” diruaren erabilera bitarteko bezela erabiliz. Programaren benetako helburua ordea, bankuarentzat etekin bikoitza lortzea da: Alde batetik, bezero berrien bankarizazio kanpaina bat sustatzea; eta beste alde batetik, bankuaren itxura garbiketa bezala jardutea Giza Erantzunkizun Korporatiboen politiken bidez.
Partehartzen duten Bizkaiko 4 ikastetxen artean: Ceip Ingeniero Jose Orbegozo Gorostidi (Bilbao), Artxandape ikastola (Bilbao) Colegio Hijas de la Caridad de Ntra. Sra. de Begoña – (Bilbao)eta Ceip Goikolanda, (Erandio), nabaria da Hijas de la Cruz de Bilbao ikastetxeko DBHko 1ºmailako ikaslegoa aurrera eramandako dinamika: kontu korronte bat ireki BBVAn. Zentru honetako arduradunek azaldu beharko lukete jarduera honen funtzio pedagogikoa. Adibide honetan BBVAren interes komertziala dudarik gabe agertzen zaigu.
“Etorkizuneko baloreak” transnazionalek programak eskeiniz bezeroak sortzeko egiten duten beste programa korporatibo bat baino ez da. Programak, opariak, eraikuntzak eta eskolak eskaintzen dituzte bere ekimenetan partehartu eta bere izena presente izatearen truke. Gure irakaskuntzan eskusartze eta hondatze jasanezina da, korporazioen goi-mailako heziketaren kontrolaren bezpera.
Gure interesa, hain zuzen ere, helburu hauek oztopatu eta BBVAk aurrera eramaten dituen politika eta inbertsio kutsakorren bidez sustatzen dituen benetazko baloreak salatzea da: BBVAk diruari ematen dion erabilera zikina, armagintza industria eta ingurugirorako hilgarriak diren megaproiektuak finantziatuz. Adibidez, Kurdistaneko Illsu urtegia, Patagonian egindako presa hidroelektrikoa, hala nola giza eta lan eskubideen urraketa.
Helburu hau lortzeko, sindikatu, gurasoen elkarte eta ikasle kolektiboen arteko partehartze koordinatu bat beharrezkoa dela pentsatzen dugu, hau da, komunitate hezitzailearen arreta eta ardura.
Kalitatezko hezkuntza bat ezin dezake BBVA bezalako finantza enpresa haundien interesen menpe egon!
Kontaktua:
609.469.599
bbvahiltzaile@gmail.com
=====================================================================================
TXOSTENA:
BBVAren “Valores de Futuro” heziketa programa
Bilbao Bizkaia Argentaria bankuak (BBVA) heziketa programa bat martxan jarri du. Lehen maila eta DBHko lehen zikloa ikasten duten ikasleentzat zuzendua dago eta bere helburu orokorra ”jendearentzat etorkizun hobeago batengatik lan egitea da”. “Etorkizuneko baloreak” deitzen da eta neska-mutilek dirua nola erabili irakasteko egina dago. Ospedun filosofoa eta katedratikoa den Jose Antonio Marinak proiektu honetan partehartu du eta hitzaurrean hauxe esaten du “Dirua erabilera noblea edo zikina izan ahal duen tresna da”. Hain zuzen ere BBVAk ematen dion erabilera zikina armagintza industria eta ingurugirorako hilgarriak diren megaproiektuak finantziatuz. Adibidez, kurdistaneko Illsu urtegia edota Patagonian egindako presa hidroelektrikoa.
“Etorkizuneko baloreak” programak 56 heziketa unitate ditu eta hauek zazpi gai ataletan banatutak daude. Hauetan 6 eta 14 urte arteko neska mutilek BBVAren iritziz nola erabili behar duten dirua argi uzten da. Agerizkoa den helburua ordea, neska-mutilek etorkizuneko hipotekatu, inbertsore eta Bankuen dinamiken menpe dauden pertsonetan bihurtzea da. Diskurtsoa guztiz akritikoa eta aldebakarrekoa da, kapitalismo neoliberala legitimatuz eta ikasleek gaur egungo status quo onartu dezaten helburu argiarekin, zeinean bankak eragile sozial eta finantziero ukaezin bat bezala agertzen da.
“Etorkizuneko baloreak” transnazionalek programak eskeiniz bezeroak sortzeko egiten duten beste programa korporatibo bat da. Programak, opariak, eraikuntzak eta eskolak eskaintzen dituzte bere ekimenetan partehartu eta bere izena presente izatearen truke. Gure irakaskuntzan eskusartze eta hondatze jasanezina da, korporazioen goi-mailako heziketaren kontrolaren bezpera.
Unitate didaktikoetan infiltratuak dauden mezuen artean benetakoak eta argiak diren helburuak ikusi ditzazkegu; diruaren erabilerari buruz hitz egiten denean edo beste batzutan modu maltzurrean poztasuna, truekea edo mikrokredituei buruz hitz egiten denean. Kontsumo gizarte baten neska-mutilek izango duten bizitza irudikatzeko egindako dinamikak dira, non dirua garrantzizko papera du, dirua pertsonek eta beraien bizitzen gainetik baitdago.
Dinamikak era zehatz batean lotzen ditu kontzeptuak bankuaren eta etorkizunean izango dituen bezeroen nahietara guztiz baldintzatuta dagoen maltzurkeriz beteriko idei lotura eratzeko helburuarekin. Beraien helburuak zeintzuk diren argi uzten duten dibide batzuk aipatuko ditugu : 12 garren dinamikak poztasuna lortzeko ezinbesteko beharrei buruz hitz egiten digu. Maslow piramidea artzen dute irizpide amodioa, ametsak, segurtasuna, adiskidetasuna eta estimuari buruz hitz egiteko...Baina hurrengo dinamika “goazen erostera” titulua du. Ikasgeletan zenbat daukazun hainbat balio duzun lehia premisara eta milaka iragarki ikustera kondenatuak dauden neska-mutilentzat egindako idei lotura hau zakarragoa ezin da izan. Dinamika hauek egiten duten bakarra bidegabeak eta zoritxartasuna diren bizitza ohiturak legitimatu, baimendu eta sostengatu da.
Dinamika ezberdinen bidez bankuaren funtzioak azaltzen dizkigute (helburu nagusia) eta eskeintzen dituzten zerbitzuak. Banku korronte bat irekitzetik (sukurtzalera irteera gidatu batekin batera), hipoteka bat euki etxe bat erosteko (ez dira ausartzen estera zenbat urte bankuaren mendean egongo diren euren balizko bezeroak), hala nola bankuek eskeintzen dituzten bestelako zerbitzuak, nola inbertitu, arriskuak gain hartzeko kapazitatea, mota ezberdinetako aseguru pribatuak eskuratu (Ongizate Estatuaren suntziketaren ondorioz neska eta mutilek espero dezaketena aurreikusiz agian) eta ezarritako ordenuaren legitimazioa bilatzen duten hainbat praktika.
Bankuek orokorrean eta BBVAk konkretuki nahi duten gizarte kapitalistan, dinamika hauek euren bizitzen ardatz eta sostengua bihurtzen dira. Eta hau da hain zuzen ere “finantza hezkuntza” proposamen honen asmoa.
Beste kapitulu batzuetan, mundua supermerkatu handi bat balitz bezela hitz egiten dute, non guztia saldu eta eros daiteke (globalizazio neoliberalari esker), Ipar-hego ezberdintasunak edo herrialde txirotuen garapena oztopatzen duten iparraldeko politika inperialistak aintzat hartu gabe. Izan ere, sistemaren legitimatzen dituzten idei macabro batzuk botatzen dituzte ere, hurrengo hau bezala: “mundu terrorifiko bat eratuko genuke, ezinezkoa bait dugu inolako trukaketarik egin dirurik gabe, honekiko dependentzia hainbestekoa bait da”. (23 garren dinamika “¿Dirurik gabeko mundua imaginatzen duzue?”.
Beste batzuetan mezua lauxotu nahien edo “denbora bankua” bezalako ideiak aipatzen ditu, trukea, haurren lanaren abolizioa edo solidaritatea eta kooperazioa. Ideia hauek karikatura hutsa ematen dute, ez bakarrik giza balorerik ez dituen banku batetatik sortzen direlako, baizik eta jasotzen duten trataeragatik. “Mundu hobeago bat egin” deituriko 48 garren dinamikan, esten digute: “Gure bizitzan diruak duen balorea baliabide eta aberastasunaren banaketa ezberdina eta gure bizitza edo/eta beste herrialde behartsuagoen hiritargoaren bizitza hobetu dezaketen moduetan pentsatzera eramaten gaitu”. Ondo legoke dinamika honek bankuak bereganatuko balu, adibidez, Illisuko presaren eraikuntzan (Kurdistan), non BBVAren finantziazioaren bitartez Garantibank bankuan duen partizipazioaren bidez, 12.000 urteko historia duen Hasankyef hiriko 78.000 pertsona lekuz aldatu nahi dituzte; edo aurrera eramaten duten etxe kaleratze politikan
Eskuliburu ekonomiko bat izateaz gain, “Etorkizuneko Balioak” dokumentuaren barnean badago karga moral haundi batez inguraturiko diskurtso bat ere. Bertan gizartean jokatzeko jarraibideak ematen dira: nolako familia eredu osatu behar den, erretiroa nola planifikatu behar den edo norberaren agenda nola kudeatu behar den; guzti hau exekutibo agresiboz osaturiko labekada berri bat prestatzeko asmoz.
Datorkigun etorkizuna
Kontsumoaren Gizartea zoritxarreko gizakiak sortzen dituen lantegia da. Gizaki hauek une batez ase daitezke bakarrik, erosketa egiteko momentuan, eta momentu hori irangan eta gero zoritxarra berriro dator bueltan, beti zoriontasun iheskor baten bila. “Etorkizuneko Balioak” kontsumoko gizartearen balioak egi aldaezinetan bilakatzen ditu. BBVA-k unitate didaktiko hauen bidez ez dio batere mesederik egiten bidezkoagoa den gizarte bati, gizakietan eta elkartasunean oinarrituriko gizarte bati. Guztiz kontrakoa, gizartea oihan bat bezala aurkezten du, eta bertan dirua da gure bizitzen leit motiv eta xedea. BBVA, horrela, Hobessen ordezkari eta jarraitzaile bilakatzen da. Burura datorkigu Leviatan-en esaldi xelebrea Homo homini lupus est, non norberekeria eta gizakien arteko guda, hau da, kapitalismoak defendatzen dituen balioak, gure bizitzen ardatz eta helburu nagusi bezala agertzen dira.
Hau guztia dela eta toxikotasun haundia duen material baten aurrean gaude, bankuen produktu finantziero toxikoak baino toxikoagoa den material baten aurrean alegia. “Etorkizuneko balioak” dokumentuaren bitartez, BBVA-k bere etorkizuna bermatu nahi du, eskolatutako umeen doktrinamenduaren bitartez. Ezin dugu utzi kapital haundiak gure eskola kurrikulumetan errege bilakatzea, bere heziketa proposamenak traba barik sustatzea, beste hezkuntza eragile bat izango balitz bezala.
Horregatik espero dugu hezkuntza eragileen fede onak eta jarrera kritikoak galaraziko dutela ikastetxeetan unitate didaktiko hauek garapena izatea (zenbait zentruetan ekimenak egon direla konstatatu dugu). Horretarako, eskolei, hezkuntza sindikatuei, IAAE-ei eta orokorrean, hezkuntza komunitate guztiari, deialdi bat luzatu nahi diegu dogmatizazio ahalegin honi aurre egiteko eta BBVA-k unitate didaktiko hauen bitartez dituen asmoak salatzeko. BBVA-k proposatzen dituen etorkizuneko balioei ez.