Gaur goizean 50 bat pertson elkartu gara BBVAren Bilboko egoiitzaren kanpoan berak bultzatutako etxe-kaleratzeak salatzeko. Bertan, Plataforma hau osatzen dugun erakundeak (KEM MOC, Kakitzat, Komite Internazionalistak, Ekologistak Martxan, STEE-EILAS,
Bakea eta Duintasuna) egon gara eta baita ere arazo honen inguruan aritzen diren beste batzu, besteak beste Stop Desahucios Plataforma, Berriotxoak, Argilan, Munduko Emakumeak, ESK sindikatua eta Alternatiba.
BBVAren etxe-kanporatzeen aurkako kuina
(www.kalekobegiak.com)
Gara egunkarian:
La Plataforma contra el BBVA rechaza la política de desahucios que lleva el banco
Juanjo BASTERRA |
La Plataforma contra el BBVA llevó a cabo ayer en Bilbo una actuación contra la multinacional que preside Francisco González porque «entendemos que la vivienda es un derecho básico, pero, sobre todo, porque entendemos que este banco y otros se beneficiaron mucho antes de la crisis de la burbuja inmobiliaria».Irakurritako komunikaua:
BBVAren aurkako Plataformak banketxe hau eta beste batzuk egiten ari diren maizter kaleratzeen kontra egitea erabaki du. Gure ustez etxebizitza funtsezko eskubide bat da. BBVA eta beste banketxe batzuk etekin handia atera zuten ari krisialdia baino lehen, eraikuntza burbuilaz hain zuzen ere.
Gero, gobernuak milioiak eman zizkien beraien egoera larria arintzeko. Baina herritarrek krisialdian murgilduak dauden bitartean (Kaleratzeekin egoera hau okerrago bihurtu da) lan postuak , aurrezkiak eta orain beraien etxebizitza baita ere galduz, banketxeen irabaziak handitzen jarraitzen dute. Urte honetako lehenengo bederatzi hilabeteetan BBVAren irabaziak 3143 milioikoak izan dira. Pasaden urtekoak baino gutxiago badira ere, milioi asko dira eta ez dauka erlaziorik herritarrok jasaten ari dutenarekin. Horretaz gain aipatu behar dira zuzendarien makro-soldata lotsagarriak eta bereziki lehendakariarena: 5,64 milioi euro!!!
Etxe kaleratzeak ez dira bakarrik maileguen dirua berreskuratzeko modu bat baizik eta bankuen irabaziak handitzeko beste era bat. Egoera gehienetan eskatzen den dirua mailegutakoa baino askoz gehiago da eta gainera kaleratzea eginda zorra mantentzen da.
Kaleratze kopurua gora doa. Krisialdia hasi zenetik, Hego Euskal Herrian 7000 baino gehiago! Eta oso gorapen azkar-azkarra gertatzen ari da. Urteko lehenengo sei hilabeteetan 1379 kaleratze, hauetatik 1194 Euskal Autonomia Erkidegoan (egunero 7 kaleratze) eta 185 Nafarroan (Egunero kaleratze bat). Jakindako azken datuen arabera (aurtengo bigarren hiruhilekoak) 627 irteera espediente (etxebizitzako kaleratzeak hipoteka ordaindu gabe dagoelako eta ere alokairua) izan dira Euskal Autonomia Erkidegoan egin direnak eta 64 Nafarroan. Lurralde historikoei buruz hitz egiten badugu, eta aipatuz datu hauek ere aurtengo bigarren hiruhilekoak direla, Bizkaian EAEn egiten diren kaleratzeen erdia baino gehiago gertatzen dira; 362 hain zuzen ere ( 4 egunero), Araban 144 egiten dira eta Gipuzkoan 121. Hala ere, eboluzioa ezberdina da Probintziaren arabera. Adibidez Bizkaian kasuak %4,6 a gora egin zuten, Gipuzkoan %12 eta Araban %34,6. Nafarroan berriz %30ko beherapena dago.
Azaroan BBVAk 600 hipoteka erregistratu zituen (haien artean etxebizitzak, biltegiak, lokalak etabar), horietatik bankuak %90koekin epaiketak hasi zituen ez-ordaintzegatik, gehiengoari negoziazio aukerarik gabe utziz. Honek kaleratzeen kopurua gora egitea dakar ondorioz.
Dakigunez, BBVAk bultzatu zuen etxe kanporatze bat pasa den azaroaren 17an Bartzelonaa (El Clot). Baina kaleratze askoei aurre egin zaie eta BBVAri gainditzea lortu da, besteak beste: urriaren 25ean Bartzelonan, Mollet del Valles irailaren 26an, Zaragozan irailaren 23an, Orkoien (Nafarroa) uztailaren 5ean, Murtzia (ekainaren 21ean), Mallorca eta Parla (Madrid) (Ekainako 16ean). DENAK GELDITU ZIREN HERRITARREN ERAGINEZ!!
(información de http://afectadosporlahipoteca.wordpress.com),
BBVAren aurkako Plataformatik, BBVAren bortizkeria salatzen dugun bitartean, banketxeek bere etxea kendu dieten pertsonei gure elkartasuna erakutsi nahi diegu eta aldi berean bat egiten dugu kaleratzeen aurka egiten duten plataformekin. Batzuetan kaleratzeen geldiera lortu dute (Estatu espainiarrean 110 kaleratze inguru gelditu egin dira, posiblea da!!) eta baita ere Herri-ekimenezko Lege Proposamenaren (ILP) inguruan duten proposamenei hipoteken lege zaharra aldatzeko edo udaletan kaleratzeen kontrako prebentzio zonaldeak deklaratzeko duten planteamendua, administrazioaren esku-hartzea etxebizitzak babesteko etabar.
Horregatik BBVAren aurkako salaketa aktiboarekin jarraituko dugu ere, gure hiriko finantza etxe garrantzitsuena bai da, eta ere munduko eta estatuko garrantzitsuenetarikoen artean dago. Ordaindu ezin dutenen kontra joateagatik eta beraien etxebizitzak kentzeagatik, hau aktibitate zatarra eta maltzurkeriaz beteta iruditzen zaigulako. Kaleratzeen kontra eta etxebizitza duin batengatik, gastu sozialen murrizketen kontra, gutxi batzuen aberasketaren aurka eta sistema gordin honen kontra lan egiten duzue