Amaia Lekunberri (Argia)
2019an BBVAren
Akziodunen Batzarra gauzatzen ari zen bitartean egindako protesta baten
harira, sei pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak, eta mozal legea
aplikatuz horiei isuna jartzea proposatu zuen. Sei kideetako bat
absolbitu du berriki Gasteizko epaile batek, ekintzari "legezkoa,
zilegizkoa eta eraginkorra" iritzirik, eta adierazpen askatasuna mozal
legearen aurretik jarriz. Arrazoi horrexegatik, aitzindaritzat jo du
epaia KEM Kontzientzia Eragozpen Mugimenduak.