Bilbon bezala, elkarretaratzeak eta protestak beste 15 lekuetan gertatu dira, Hasankeyf barne, eta Iraken, Europan eta AEBn: Roma, Brighton, Ginebra, Berlin, Hamburgo, Frankfurt, Hannover, Munich, Kaspach, Viena eta Port Townsend (Washington). Bartzelonan ere antolatuta zegoen baina hango egoeragatik bertan behera geratu zen.
Esangurutsuena Hasankeyf-en bertan gertatu dena. Bertan, Hasankeyf Bizirik ekimenako ekintzaileekin eta bertakoekin batera, Kurdistaneko hamabi erakundeen eta Istanbulen sortu berri den Hasankeyf-eko Boluntarioak izeneko koalizioaren 50 erakundeen ordezkariak egon dira. Estatuak agindutako larrialdi-egoera ez da oztopo izan hauek guztiak elkartzeko eta protesta egiteko, "Hemen gaude Hasankeyf eta Tigris ibaia defendatzeko, eta horrela, bizitza defendatzeko!" lelopean.
Hasankeyf
herria, turkiar estatuaren menpe dagoen Kurdistanen kokatzen da,
Herri hau, BBVAk finantzatzen duen Ilisuko urtegi mega-proiektuaren
eta instalazio hidroelektrikoren mehatxupean aurkitzen da, Proiektu
hau eztabaidagarria izateaz gain, aurrekaririk gabeko “suntsipen
handiko arma kulturala” izan liteke. Hiriaren %80a,300 aztarnategik
osatutako ondare arkeologikoa bere osotasunean eta 200 herri inguru
urtegiaren azpian desagertuko lirateke. Urtegiak 11.000 miloi metro
kubikorekin Turkian hobekien mantendutako Erdi Aroko herri honetako
aztarna bizantziar eta otomandarrak ur azpian utziko ditu, 75.000
pertsonen desplazamendua eraginez.
2015eko
irailean, Hasankeyfen aldeko mundu mailako ekintza eguna ospatu
genuen eta protesta egin genuen pertsona eta erakundeen aurkako
errepresioa ez da gelditu. Are gehiago, okerrera joan da, egun bizi
den gatazka armatua erabili izan da errepresioa handitzeko.
Abuztuaren erdialdetik, zitadela beharrezko baimenik gabe eraisten
hasi zirenetik, protestak handitzen joan dira bai Kurdistanen baita
Turkian ere, Hasankeyfek 12.000 urteko antzinatasuna duen ondare
arkeologiko eta kultural izugarria dauka, bakarra Ekialde Hurbilean
eta natura inguru paregabean kokatzen da, Tigris ibaiaren ondoan.
2017ko maiatzean bederatzi monumentu arkeologikoen birkokatzea
gauzatu zen, Zeynel Beyren hilobia hain zuzen ere,
Proiektu
hau BBVAk finantzatzen du, GarantiBank bankuaren %50aren jabe da,
Akbank banku turkiarrarekin batera finantzatzaile bakarrak direnak.
Irudi etiko eta arduratsu bat eman nahi badu ere BBVAk ingurunean eta
jendartean eragin handia duten hainbat proiektu finantzatzen ditu,
Ilisukoak bezalako hainbat urtegi besteak beste, Suntsipen kultural
zein naturala ekarriko duen proiektu honen aurka agertzea
ezinbestekoa da. Hamar milaka pertsonen sufrimendua eragin eta
enpresa eta BBVA bezalako banku, lur-jabe eta gobernu zentralari
bakarrik eragingo baitio onura ekonomikoa.
Bestalde,
urtegi polemikoak Orain dela bi hamarkada Turkiak eginiko urtegiek
eta ondorioz uraren erabilpenak eragindako liskarrak areagotuko ditu.
Siria eta Iraken ur sarrera baldintzatuko baitu, gabeziak sortuaz.
1978an
Hasankeyf ingurua lehen mailako toki arkeologikoa izendatua izan zen
Turkian. Ikerketen arabera, Hasankeyf eta ondoko Tigriseko bailarak
UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatzeko eskatzen dituen 10etik 9
irizpide betetzen ditu. Eskaera turkiar gobernuak ezeztatu zuen
ordea, Ilisuko proiektu hidroelektrikoarekin jarraitu ahal izateko.
Pasaden urtean Europa Nostrak Hasankeyf aukeratu zuen Europako
mehatxupean dauden 7 toki kulturalen artean.
Urtegiaren
lanek modu ilegal batean darraite, baina baita proiektuaren aurkako
borroka eta erresistentzia ere sutsua izaten darrai. Mundu mailako
egun honetan, zein besteetan Europako, munduko eta batez ere
Kurdistango beste erakunde askorekin bat egiten dugu proiektua
gelditzea, etxe kaleratzeak bertan bera uztea eta ingurukoak
berkokatzea exijitzeko. Bilbon, BBVAri eskatzen diogu bereziki, duen
ardura zuzenagatik, utz dezala proiektua eta lagundu dezala hau
geratzen. Instituzio
europear zein tokikoei neurriak har ditzatela eskatzen diegu beste
egoera batzuetan ere egin izan den bezala, hala nola, Balfour Beatty
Erresuma Batuan 2001, Alemanian, Suitzan eta Austrian 2009an.
Salba dezagun izadiaren oroimena. Salba dezagun Hasankeyf!!

BBVA
kanpora Ilisu eta Kurdistandik!!
Ilisuko
proiektu hidroelektrikoaren gelditzea Orain!