jueves, 11 de junio de 2015

BBVA hezkuntzatik at behingoz!!


BBVAren aurkako Plataformak kurtso bukaera honetan berriro salatzen du hezkuntzan BBVAren mutur-sartzea. BBVA bankuak 2009an martxan jarri zuen “Valores de futuro” programa ikasteetxetan, umeak finatzaketetan sartzeko eta bezero berriak ziurtatzeko helburuarekin. Nola ez, beste helburua da BBVAk hezkuntzagatik kezkatzen dela isladatzea.
2009an “Valores de futuro” hasi zenetik, erkidegoko ikastetxe guztietan harremanean jarri gara honen benetako helburuetaz ohartarazten. Ala ere, bankuaren arabera, estatu mailako partaidatzea ia 5 mila ikastetxeena izan da (gehienak kontzertatutak) kurtso honetan, beraz nahiko kezkagarria iruditzen zaigu eta horregatik berriro ere programa honetan parte ez hartzea eskatzen dugu.


Aldi berean instituzioek parte ez hartzea eskatzen dugu. Zenbat erkidegotan horrela izan baita (Gaztela-Mantxa, Galiza, Kantabria, etc). Extremaduran ere on-line sinadura bilketa baten bitarte ostopatzea saiatu zen CALA (Colectivo Alternativo de Aprendizajes)- Nola ez, egitasmo honek instituzio horren esku-sartzea erakusteko baliogarria izan zen. Hemen berriz, Eusko Jaurlaritzak Santander-en Fundación Botín-ekin sinatu zituen kontratuak.

Valores de Futuro errefusatzeko zenbait arrazoi

Horrela azaltzen dute bankuko arduradunek zer den “Valores de futuro”:
Baloreetan oinarritutako markoan diruaren erabilpen arduratsua sustatzen duen finantza hezkuntzari buruzko programa da. Bere helburua diruaren erabilpenarekin erlazionatutako konpetentziak eta baloreak sustatzea da; besteak beste esfortsua, solidaritatea, aurrezkia. Hau guztia geletan erreflexioa eta hizketa tresnak erabiltzen duten tailer parte hartzaileen bidez.”

Hala ere, baditugu hainbat arrazoi banku honek diruaren erabilpen arduratsu eta baloreei buruz hitz egiteko ez duela inolako zilegitasunik defendatzeko. BBVAk armagintza bultzatzen duten hainbat enpresa finantziatzen ditu; besteak beste Amper, EADS, Lockheed Martin, Indra. Enpresa hauek era guztietako armak eta haien artean arma nuklearrak fabrikatzen dituzte. Beste alde batetik BBVAk transnazional energetikoen proiektu ugari finantziatzen ditu; transnazional hauek dira mundu mailan inpaktu ekologiko bortitzenak eta aldaketa klimatikoa sortzen dituztenak; beste batzuen artean berotegi efektua eragiten duten gas isurketak, energia nuklearraren produkzioa, akuiferoen kutsaketa, ekosistema aberatsak eta milaka urte dituzten kulturak suntzitzen dituzten urtegi erraldoiak, parke eolikoak.

Bere lehendakaria eta zuzendariak soldata erraldoiak irabazten dituzten bitartean (2,9 milioi baino gehiago lehenengoa eta 1773100milioi besteak). BBVAk azpikontrataetaz baliatzen da langile asko kanporatzeko. Bere erak jasan dituzten azkenak BBVAk eskuratu zuen CatalunyaCaixako 2000 langileak izan dira, ERE batean sartu direnak. BBVAk inpostu ebasore handienetarikoa da paradisu fiskaletan 23 sukursal izanik. Gainera banku honek Hegoamerikan dituen sukursaletan estatu espainarrean dituenetan baino 10 aldiz handiagoko komisioak aplikatzen ditu. Azkenik, ez dago daturik banku honek zenbat kaleratze gauzatu dituen jakiteko, aldiz bai erresistentziari esker gelditu direnei buruz: 71 (2014).

Hitzegin dezake BBVAk dirua erabiltzeko modu arduratsuetaz kontutan izanda nola erabiltzen duen? Programa hauek bere irudiaren garbiketa dute helburu, bere estrategia sozial korporatiboaren barne. Baina ez da beste kanpaina zatar bat, BBVAk gogor eragin nahi du, giza talde ahul baten kontra zuzenduta doa eta ertain luzera begiratzen dion kanpaina da. Plataformak programa hau erabiltzen dituen dinamikak eta materialak aztertu ondoren aurkitu du bankuaren helburua gizakien bizitzan ematen diren garai ezberdinen parte izatea da. Bankua argi usten du bizitza honetan dirua leku garrantzitsua izan behar duela, gizatasuna eta pertsonen bizitzaren gainetik. Hau guztia lortzen du umeen bankarizazioa sortaraziz etorkizunean bezero leialak eta ixilak lortu nahian. Konkretuki hauek dira programa honekin lortu nahi dituzten helburuak: Produktu finanziero esberdinen ezagutza, errealitatearekiko postura akritikoa sustatu, postasuna kontsumoarekin erlazionatu)

Ez da ez lehenengo ez aldi bakarra, izan ere, bankuak UPV-EHU ko Uda-Ikastaroetako lehenengo finantzatzailea izateaz gain, urtero bere fundazioaren Bilboko egoitzan Arte Ederretako ikasleek eginiko eskulanen Exposaketa antolatu egiten du.

Horregatik BBVAren aurkako Plataforma osatzen duten kolektiboek (Ekologistak Martxan, KEM-MOC(Kontzientzia Eragozpen Mugimendua), Observatorio de Multinacionales de America Latina, Komite internazionalistak, Txiapasekin (Plataforma vasca de solidaridad con Chiapas), Kakitzat Koordinakunde Antimilitarista, LKN-CGT (Lanaren Konferakunde Nagusia), STEE-EILAS (Euskalherriko Irakaskuntzako Langileen Sindikatua)) hezkuntzan BBVAren mutur-sartzea salatzen dute.