sábado, 14 de marzo de 2015

BBVA: 2015eko Akziodunen BATZARRAN EGINDAKO SALAKETA


BBVAren Akziodunen Batzar honetan, honako salaketa hauek ditugu berriro ere BBVAren aurka:

Milioka euro etekinetan:
Aurten ere, etekinak dituela iragarriko du BBVAk Akzionisten Batzarrean: 2.618 milioi euroko etekinak, hain zuzen ere, 2013an baino % 25,7 gehiago. Era berean, ezarrita dagoen lekuetan, bereziki, Estatu Batuetan, Turkian eta Mexikon, etekinak lortu dituela iragarriko du. Prekarioagoak diren ekonomietatik –Latinoamerikakoak, kasu– eta beharrezkoak ez diren edo inpaktu handiak eragiten dituzten proiektu handietatik ateratzen dituzte etekinak BBVAk eta gure ekonomiak. Etekin horiek ez dute harremanik Estatuko ekonomiarekin; izan ere, krisialdian murgilduta dago Estatuko ekonomia 2008tik hona. 

Soldata erraldoiak:
Milioika euroko etekin horietaz gain, BBVAko buruzagien soldatak ere goraka darraite, gure gizartean bizi dugun langabeziaren eta soldaten egoeraren guztiz bestela. Zerikusia dute, hori bai, aberatsak gero eta aberatsago eta pobreak gero eta pobreago diren egoera orokorrarekin. Horrenbestez, BBVAk eta, bereziki, bere kupulak, besteren miseriaren lepora ateratzen dituzte etekinak. BBVAko presidente Francisco Gonzálezek 3,71 milioi euro poltsikoratu zituen eskudirutan, 2014an, eta 1,73 milioi akziotan, hau da, guztira, 5,44 milioi, 2013an baino % 5,32. BBVAko aholkulari delegatu Ángel Canok handitu zituen bere etekinak gehien: 2013an baino % 36 gehiago, hots, 6,58 euro milioi euro baino gehiago irabazi zituen 2014an. BBVAko Administrazio Kontseilua osatzen duten 15ek 15,40 milioi euro eskuratu zituzten.

Etxe-kaleratzeak:
2014an, jendea etxetik kaleratzen jarraitu dute bankuek eta BBVAk, 2015ean bezalaxe. Ez dugu BBVAk burututako kaleratzeen datu zehatzik, baina jakin badakigu banku guztien artean 70.078 hipoteka exekutatu zirela, eta, horietatik, 34.680 ohiko etxebizitzei zegozkiela. Era berean, badakigu Hipotekek Kaltetutako Plataformen (PAH) inguruko aktibistek 71 etxe-kaleratze galarazi dituztela urte osoan. Datu hori benetan gauzatutako etxe-kaleratzeen kopuruaren erakusgarri da. Beraz, etxebizitzak lapurtu eta familiak kale gorrian utzita konpontzen ditu galerak BBVAk. Baina, gainera, bere garaian familiarik kalean ez uzteko hartu zuen konpromisoari huts egin dio. Hori dela-eta, PAH banku horren kontra aritu zen martxoan, eta BBVAren 50 bulego baino gehiago okupatu zituen, Estatu osoan1. Mobilizazioa Sabadelleko 10 familiaren egoera salatzeko izan zen, eta BBVAk herrian zituen bulegoak 18 egunez okupatu zituzten. Ondorioz, etxe-kaleratze haiek galarazi ziren. BBVAk eskuratutako etxebizitzen kopuruarekin alderatuta, anekdota hutsa dirudien arren, Garrafen etxebizitza-bloke bat okupatzea lortu zuen PAHk, eta adin gutxiko 5 lagun zituzten 3 familiari etxea eman. 2013an beste bloke bat okupatu zuten Badalonan, lau urtez hutsik egon eta gero, eta bertan 5 familia kokatu zituen. Beste 28 bloke okupatu zituen PAHk Estatu guztian. BBVAk eta bankuek finantza-produktu gisa darabilte etxebizitza, ondasun higiezinen espekulazio-aroan egin zuten eta egiten ari diren bezala. Etxebizitzari ez diote etxe gisa eta oinarrizko gizarte-premiak asetzeko baliabide gisa duten benetako balioa ematen. Orain, haien ondasuna handitzen duten etxebizitza huts ugari dituzte; milaka familiak, ordea, ez dute non lo egin. 

Espekulazioa:
BBVAk Bilboko Plaza Zirkularrean (egoitza duen tokian) eraikitzeko arauak aldatzea eskatu zuen, ibiltzeko eremua aldaaraziz. Horrek Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO) aldatzea zekarren. Eskaria Bilboko Udalaren Planeamendu Kontseiluan aurkeztu zen, eta baztertu egin zen, herritarren presioari esker, espazio publiko estrategiko bat pribatizatzeko ahalegina eta espekulazio ekonomikoa zela iritzita.
http://www.ekologistakmartxan.org/files/2014/11/REFLEXION-PROYECTO-BBVA-1.pdf

Lana:
Lanari dagokionez, langileak zahartzearen aldeko apustuan darrai BBVA, hartara, kontratazio zuzenak murriztuta eta azpikontratetara eta bekadunengana joz. Sistema hori askoz ere malguagoa da, bidegabekeriak burutzeko eta langileak kontrolatzeko, betiere, bankuarekin harreman zuzenik izan gabe. Horri dagokionez, jakin badakigu langile azpikontratatuak kaleratu egin dituela BBVAk. Aurtengo etekinen haritik, BBVAren langileek salatzen dutenez, bankuak aurten emaitza txarrak izango zituela argudiatuta, presioak jasan dituzte helburuak hobetze aldera (helburuak hobetzeko presioak), trukean inolako onurarik jaso gabe.

Pribatizazioa:
BBVAk etenik gabe jarraitu du finantzen nazioarteko potentzia izaten jarraitzeko. Gobernuak erreskatatu ez duela harro esan arren, erreskateez aprobetxatzen da, ederki, gainera. Izan ere, diru publikoz erreskatatutako zenbait banku eskuratu ditu, eta, hortaz, handitu egin ditu, bai bere egitura, bai bere ondasuna. 2012an UNNIM eskuratu zuen euro baten truke, 953 milioiko erreskatea jaso eta gero. 2014an, gauza bera egin zuen Catalunya Bancekin: 1.100 milioi euro baino gutxiago ordaindu zituen banku horren truke, baina Estatuak 26.000 milioi euro, kontuak arazteko. Eta gauza bera gertatu da bereganatu dituen beste hainbat aurrezki-kutxarekin. Azken batean, BBVAk 61.000 milioi aktibo eskuratu ditu, Catalunya Banc eskuratzeari esker. Gainera, Estatuak Catalunya Bancengatik ordaindutako gastu guztietatik etekinak atera ditu: preferenteen erreklamazioak, zoru-klausulak eta beste kalte-ordain batzuk. Erosketa horri esker, diru publikotik onura ateratzeaz gain, Espainiako finantza-sistema gero eta kontzentratuago dago: gutxi batzuk kontrol ekonomiko eta politikoa monopolizatzen ari dira.

http://bbvahiltzaile.blogspot.com.es/2014/07/compra-de-catalunya-banc-mas-dinero.html#mor