viernes, 13 de junio de 2014

BBVA: gure hezkuntzatik at!!!

- "Valores de Futuro" kanpora
- Uda Ikastaroetatik BBVA at!
- BBVAren bekak ez; unibertsitate publikoa eta denontzako!

Fuera el BBVA de nuestra educación!

- Fuera  "Valores de Futuro"
-  Fuera de los Cursos de Verano!
- No a las becas BBVA - universidad pública y para tod@s!


- "Valores de Futuro" kanpora

 BBVA bankuak duela urte batzuk abiarazitako Valores de Futuro programari buruzko zenbait hausnarketa egin nahi ditugu BBVAren aurkako plataforma osatzen dugun eragile ekologista, antimilitarista, internazionalista eta sindikalistek. Valores de Futuro programa Lehen Hezkuntzako 1. eta 3. kurtsoetara eta DBHra zuzenduta dago. Estatu espainarrean, Portugalen eta Latinoamerikan (aldaketa txiki batzuekin) garatzen da; Euskal Herrian, adibidez, urte batzuk daramatza, eta ikastoletam eta eskoletan inplementatu da.

Horrela azaltzen dute bankuko arduradunek zer den Valores de Futuro:

Finantza-hezkuntzari buruzko programa da, balioetan oinarritua eta diruaren erabilpen arduratsua sustatzen duena. Bere helburua “diruaren erabilerarekin erlazionatutako gaitasunak eta balioak sustatzea da; besteak beste, esfortzua, elkartasuna eta aurreztea. Hori guztiori, ikasgeletan hausnarketa eta elkarrizketak erabiltzen dituzten tailer parte hartzaileen bidez”. Hala ere, badugu hainbat arrazoi defendatzeko banku horrek ez duela inolako zilegitasunik diruaren erabilera arduratsuari eta balioei buruz hitz egiteko.

Hainbat armagintza-enpresa finantzatzen ditu BBVAk, besteak beste, Amper, EADS, Lockheed Martin, Indra. Enpresa horiek era guztietako armak fabrikatzen dituzte, tartean, arma nuklearrak. Beste alde batetik, BBVAk transnazional energetikoen proiektu ugari finantzatzen ditu. Transnazional horiexek dira mundu mailan inpaktu ekologikorik bortitzenak eragiten dituztenak, beste batzuen artean, berotegi-efektuko gasen isurketak, energia nuklearraren ekoizpena, akuiferoen kutsaketa, ekosistema aberatsak eta milaka urte dituzten kulturak suntsitzen dituzten urtegi erraldoiak, parke eolikoak...

BBVAren lehendakariak eta zuzendariek soldata erraldoiak irabazten dituzten bitartean (2,9 milioi euro baino gehiago eta 1,7 milioi, hurrenez hurren), BBVAk 415 langile kanporatu ditu 2012an. BBVAk zerga-iruzurgilerik handienetarikoa da: 23 sukurtsal ditu paradisu fiskaletan. Gainera, banku horrek Hegoamerikan dituen sukursaletan aplikatzen dituen komisioak estatu espainarrekoak halako 10 dira. Azkenik, ez dago BBVAk kaleratu dituen lagun-kopuruari buruzko daturik. Bai, ordea, erresistentziari esker gelditu direnei buruz (47, 2012ko urtarrilaren eta 2013ko maiatzaren artean).

Kontuan izanda BBVAk nola erabiltzen duen dirua, ba al du zilegitasunik dirua erabiltzeko modu arduratsuez hitz egiteko? Bere irudia garbitzea du helburu, bere estrategia sozial korporatiboaren baitan. Baina hau ez da beste kanpaina zatar bat. BBVAk apustu gogorra egin nahi du, giza talde ahul baten kontra zuzenduta doa, eta kanpaina hau epe ertain-luzera begira dago. Programa honek erabiltzen dituen dinamikak eta materialak aztertu ondoren, bankuaren helburua gizakien bizitzaren aro guztietan parte hartzea dela aurkitu du plataformak. Bankuak argi uzten du bizitza honetan diruak leku garrantzitsua izan behar duela, gizatasuna eta pertsonen bizitzaren gainetik. Hori guztiori lortzen du umeen bankarizazioa bultzatuta, etorkizunean bezero leial eta ixilak lortu nahian. Konkretuki, hauek dira programa honekin lortu nahi dituzten helburuak: produktu finantzarioak ezagutzea, errealitatearekiko jarrera akritikoa sustatzea eta poztasuna kontsumoarekin erlazionatzea.

Horregatik, BBVAren aurkako Plataformak gogor salatu nahi du injerentzia berri hau. Plataforma osatzen duten kolektibook (Ekologistak Martxan, KEM_MOC, Observatorio de Multinacionales de América Latina, Komite Internazionalistak, Plataforma Vasca de Solidaridad con Txiapas, LKN-CGT, STEE-EILAS) hainbat dinamika eskaintzen ditugu alternatiba gisa (hitzaldiak, erakusketak, bideo-forumak, dinamika parte-hartzaileak…), energia garbiak eta berriztagarriak, bakea eta ez-biolentzia, banku etikoak, internazionalismoa eta beste hainbat gai jorratzeko.

 ********************************************************************************
 
A la atención del profesorado, madres y padres;


Desde la Plataforma contra el BBVA, compuesta por grupos ecologistas, antimilitaristas, internacionalistas y sindicatos con representación en la enseñanza, queremos compartir nuestra reflexión respecto al programa “Valores de futuro” que el Banco Bilbao Vizcaya Argentaria (BBVA) dirige al alumnado de Primaria y de 1º a 3º de la ESO en España y Portugal, (habiéndose reproducido con matices en algunos países de América Latina) y que lleva implementando en distintos colegios e ikastolas del País Vasco durante los últimos años.
Valores de futuro”, en palabras de los responsables de la entidad bancaria, es “un programa de educación financiera que aborda los contenidos relacionados con el uso responsable del dinero en el marco de una educación en valores (…) cuyo objetivo es promover competencias y valores asociados al uso del dinero, como el esfuerzo, la solidaridad y el ahorro, entre otros, mediante la realización de talleres participativos que fomentan la reflexión y el diálogo en el aula”. Sin embargo, tenemos razones suficientes para afirmar que este banco no tiene ninguna autoridad para hablar, ni de usos responsables del dinero, ni de valores.
El BBVA financia e invierte en empresas armamentísticas como Amper, EADS, Lockheed Martin o Indra, entre otras, productoras de armas nucleares y tecnología militar. El BBVA ofrece financiación millonaria a las grandes transnacionales energéticas, principales responsables de impactos ecológicos a nivel internacional, emisoras de gases de efecto invernadero, productoras de energía nuclear, contaminantes de acuíferos y embalses que destruyen ecosistemas únicos y culturas milenarias, parques eólicos…
Mientras su presidente y los cargos directivos se embolsan sueldos millonarios (más de 2,9 millones y 17.731.00 millones respectivamente), el BBVA ha despedido 415 trabajadoras y trabajadores de su plantilla a lo largo del 2012. El BBVA es uno de los mayores evasores de impuestos con 23 sucursales en paraísos fiscales y no titubea a la hora de aplicar comisiones 10 veces mayores que en el estado español en aquellos países de América Latina en los que opera. Por último, no existen datos del número total de desahucios que el BBVA ha perpetrado, si del número que se han resistido y paralizado: 47 (enero 2012-mayo2013).
¿Puede el BBVA hablar de “valores” y “usos responsables” del dinero teniendo en cuenta cómo lo utiliza?
Estamos por tanto ante una operación de lavado de imagen, dentro de su estrategia de Reputación Social Corporativa. Pero no se trata de una burda campaña más, el BBVA apunta alto, a un objetivo débil y a medio-largo plazo: tras el análisis efectuado por parte de la Plataforma del material y las dinámicas que el programa utiliza, hemos podido constatar que el objetivo central del banco es constituirse como elemento indisociable a las etapas de la vida humana, donde el dinero juega un importante papel, un papel que se antepone a las personas y a sus vidas (cuenta de ahorro, primer préstamo, préstamo hipoteca, plan de pensiones privado). Y lo hace promoviendo la bancarización en edades tempranas (una de las dinámicas consiste en una visita a una sucursal para simular la apertura de una cuenta) y asegurándose así clientes complacientes (a través de la familiarización con los diferentes productos financieros, difundiendo una postura acrítica antes la realidad que nos rodea y promoviendo la búsqueda de la felicidad a través del ocio consumista (dinámicas 12 y 13).
Es por ello que, desde la Plataforma contra el BBVA, queremos invitaros a decir NO ante este tipo de injerencias en la educación.
Así mismo, los diferentes colectivos que hacemos parte de esta Plataforma : Ekologistak Martxan, Movimiento de Objeción de conciencia (KEM-MOC), Observatorio de Multinacionales en América Latina, Komite Internazionalistak, Plataforma Vasca de Solidaridad con Chiapas, Kakitzat, LKN-CGT y STEE-EILAS, ofrecemos diferentes dinámicas (charlas, exposiciones, video-forums, dinámicas participativas…) para trabajar temas asociados a las energías limpias y renovables, pacifismo o no-violencia, banca ética, y solidaridad internacionalista.


Se ha producido un error en este gadget.