viernes, 15 de marzo de 2013

6. ekintza BBVAren akziodunenbatzar odoltsuaren aurrean (2013)

Aurten ere BBVAren aurkako Plataforma Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean
elkarretaratuko da bankuaren finantza parktika arduragabeak salatzeko.

 









BBVAren Aurkako Plataformaren komunikatua

Aurten ere BBVAren aurkako Plataforma Euskalduna Jauregiaren kanpoaldean
elkarretaratuko da bankuaren finantza parktika arduragabeak salatzeko.

BBVAk finantza egituraren baitan inolako etikarik gabe jarduten duen
multinazional paradigmatikoa dugu: 2012 garren urtean BBVAk 1.635 millioi
euroko etekina jaso izan ditu, hiritargoaren gehiengoak krisi sakon batetan
murgilduta dagoen bitartean. Bankuek aurrera eramandako espekulazioak
eragindako krisia, hain zuzen ere, nahiz eta ondorioak herritarrok ordaindu behar
izan ditugun, fondo estatalen desbideraketa eta kaleratzeak medio.

Krisi momentu hauetan, ez dugu ahaztu behar Banku eta Kaxek betetzen hari
diren papera, eta hoien artean BBVAk, gauzatzen hari diren ehunako etxe
kaleraketetan (15 egunero Euskadin), oinarrizko eskubidea den etxebizitza duin
bat izatearen gainetik pasatzen ari direlarik, etekin handiak izatearren. Bitartean,
Bankuaren zuzendariak soldata lotsagabeak izaten jarraitzen duten bitartean.
(Francisco González, Bankuaren zuzendaria: 2,96 milioi euro (gehi akzioak)
2012garren urtean).

BBVAren etekinak izaera sozial, ingurumeneko eta gizakiarekiko inpaktu handia duten
megaproiektuetan duen finantza partehartzeari esker ematen dira. BBVAk, Estatu
mailako arma fabrikazio eta exportazio aferetako lehenengo inbertsorea da. Urteak
darama armagintza enpresa espainarren akzioduna izaten (zuzenki edo ez) hala
nola Indra, Ibérica del Espacio, Rymsa, Inmize, Hisdesat eta CESCE. Baita munduko
armagintza enpresa handienetarikoa, Boeing (lehenengoa), EADS (seigarrena) eta
Thales (hamargarrena). Azkenengo urteotan BBVAk arma nuklearren produkziari
ekiten dioten hainbat enpresen finantzatzailea izan da, estatubatuarrak, britanikoak eta
frantzesak.

Beste alde batetik BBVAk ingurugiroaren suntsiketa eragiten duten proiektuak
finantziatzen ditu. Hoietako proiektu asko babestutak dauden eta balio ekologiko
handia duten lekuetan egiten dira. Aldi berean proiektu hauek ondorio bortitzak dituzte
jasaten duten komunitateetan; bizi duten lekuaren suntsipena, beraien bizi moduaren
galpena edota isurketengatik eragindako gaixotasunak besteak beste.

Ezin dugu ahaztu BBVAk bere langileei inposatzen dizkien lan baldintza kaxkarrak,
milaka lan postuekin amaituz eta gastuak murrizteko bere zerbitzuak azpikontratatuz.
Pasaden urtean bankuak 1.200 langileen kaleratzea irragarri zuen.

Azken 20 urteetan, BBVAk, eroskeri, presio politiko eta paradisu fiskalak erabiliz banku
latinoamerikar asko bereganatu ditu, espainar neokolonialismoaren gorakada izugarria
suposatu duen operazioa izan da eta bankuaren ustelkeria frogatzeko beste aukera
bat.

Guzti honen aurrean, BBVAren aurkako Plataforma, gaur eta urte guztian zehar
kaleetan jarraituko du banku honek beren etekinak lortzeko erabiltzen dituen bideak
aditzera emateko eta gerretan, miseriaren sorkuntzan eta planetaren hondamenean
duen erantzunkizuna salatzeko.

BBVAren AURKAKO PLATAFORMA:

CGT/EKOLOGISTAK MARTXAN/KAKITZAT/KEM-MOC/ KOMITE
INTERNAZIONALISTAK/PAZ CON DIGNIDAD-OMAL/STEE-EILAS/PLATAFORMA
VASCA DE SOLIDARIDAD CON CHIAPAS/COMISION EKINEAN DEL 15M