viernes, 11 de marzo de 2011

BBVAgh'en aurkako elkarretaratze eta ekintza

Gaur goizean, martxoaren 11n, BBVAren aurkako Plataformak aurreko urtetan bezala elkarretaratze bat eta ekintza bat burutu ditu. Biak oso arrakastatsuak izan dira, jende ugari hurbildu baita BBVAren hipokresia eta lapurreta salatzeko eta ekintzaren aldetik berriro ere lortu baitugu lapurren leizezuloaren sarreran hainbeste bortizkeria eta suntsipena salatzea.

Ekintzan, bi ekintzaile polizi hesia zeharkatzea lortu dute eta berriro pintura gorriz tindatu dira BBVAren politika krudelak salatu nahian. Denbora luze odol putzuan egon ondoren, ertzainek handik kendu dituzte, pixka bat geroago atxilotzeko. Hau idazteko unean Deustuko komisaldegian daude.

Aurten berriz, joan den azaroan BBVAk erositako Garatibank turkiar bankuak finantzatzen duen Ilisu urtegia salatu nahi genuen. Horretarako honen aurka aritzen den kurdu kanpainaren ordezkari bat batzarrean hitz egiteko etorri da, baina BBVAk batzarrean parte hartzeko arauak aldatu ditu eta ezinezkoa izan du bere kasua azaldu . Salatu nahi dugu BBVAk adierazpena murrizteko hartu duen erabakia. Baita ere, salatzen dugu martxoaren 14ean den Urtegien Aurkako Eguna denez bai Ilisu eta bai Txileko Patagonian eta Naiarit estatuan (Mexiko) besteak beste, BBVAk urtegiak finanziatu dituztela, beste ingurumen aurkako beste proiektuekin batera.

Honekin batera gaur BBVA sense Armas plataformak  egin duen salaketarekin bat egiten dugu, BBVA estatu espainolaren armetan finanzatzen duen lehendabiziko erakundea dela esanez. BBVAk 2006tik hona 1,000 milioi euro inbertitu ditu nuklear arma eta bonbetan eta multzo bonbetan.
Ingurumen eta gizarte eta gizakien aurkakoak diren inbertsio guzti hauek BBVAk horrenbeste errepikatzen duen Gizarte Korporazioaren Erantzukizuna (GKE)   eta sinatutako horrenbeste hitzarmen aurka egiten du, bere itxurakeri osoa baieztatzen.

Elkarretaratzean bestela BBVAk krisialdi gorrian egindako etekinak salatu dira eta akziodunei astakeri hauen aurrean erreakzionatzeko eskatu da.


Esteka honetatik deskargatu kalitate onekoak:
http://www.box.net/shared/trpxcjyciu