viernes, 19 de julio de 2013

BBVAren aurkako eta Ilisuaren aldeko bideoa (2013/07/19)






BBVAren aurkako  Plataformak  uztailaren 19an egindako ekintza, Turkiaren menpeko Kurdistanen Ilisu urtegia eraikitzeko daukan ardura salatzeko da. Ekintza BBVAk Bilbon daukan egoitzan gertatu da. Ekintzaileek bere buruari ura bota diote BBVAren kuboak baliatzen, banku honen finantzaketak eragingo duen urperatzea sinbolizatzeko.

BBVAk Garanti bankuaren % 25 eskuratu zuen 2011ean. Akbank-ekin batera Garanti da urtegi hau finanziatzen duen banku bakarra. Gauzatuz gero, Ilisu urtegia Turkiako urtegi handiena izango da. Finiantzatzaile bakarrak dira, aurretik finanziatzeko zeuden beste guztiek proiektu hau bertan bera utzi baitzuten inongo baldintzarik (ez gizarte ez ingurumenekoak) bete ez duelako. Horrela gertatu zen 2001ean britaniar gobernuak finanziatzioa deuseztatu zionean, edo 2009 alemaniar, austriar eta suitzerlandar bankuek berdin egin zutenean ez baitzituen 150 baldintza internazional bete.

Ingurumenari zeharo eragingo dio, beheko padurak, eta Tigrisek Siria eta Iraken barnean bere luzaeran ureztatzen dituen 1000 kilometro baino gehiago ere bai. Baina batez ere Kurdistani kaltetuko dio, 313 km2 urperatuko dituelako eta 12000 urteko Hasankief hiria, kurdoentzako bedeinkatua dena. Urtegiak ere jende pila kanporatuko du, 65.000 inguruan.

BBVA bere Gizarte Erantzukizun Korporatiboa goraipatzen du eten gabe baina Plataforma bezala, badakigu hau ez duela inoiz praktikan jartzen. Kasu honetan praktikan jar dezala eta bere esana Garanti bankuari eta kosotziori zabaltzea eskatzen diogu.

Honekin bat, informatu nahi dizuegu uztailak 26-28 Stuttgart-en antolatu den Foro Sozioalean izango da BBVAren aurkako  Plataforma, bertan  Ilisuren aurka egiten duten taldeak izango dira, besteak beste Alemania, Austria, Suitza, Erresuma Batua, Turkía eta noski, Euskal Herrikoa ere bai.