BBVAren
aurkako Plataformak Amaia Egañaren heriotza salatzen du eta bere
sendiarekiko elkartasuna adierazi nahi du.
Plataforma
eratu zenean, barruan gaude erakunde guztiek oso argi ganeukan BBVA
hiltzaile bezala aurkeztu behar genuela, munduan zehar armagintza eta
hondamena finanziatu duelako (informazio gehiago gure web-gunean:
bbvagh.org). Hondamena ekonomikoa (lapurketa) areagotu zenetik,
argi zegoen ere lehentasuna etekina zitzaiola, jendeen bizitzak,
lanak edo etxebizitzak baino. Ez da hitzaile bakarra, baina gaurko
gertaerakin argi ikusten da bankuen lehentasunak eriotzak sortzen
dutela.
BBVA
-beste bankuak bezala- ipokrita hutsa da: Gizarte Erantzukisun
Korporatiboa daukate baina gero erantzikisunik ez edo martxoan sinatu
omen zutenez, Banku Praktika Onen Araudia, etxe-kaleratzeak ez
egiteko baina duela gutxi salatu dugunez, BBVAk etxe-kaleratzekin
jarraitzen du (Araudi hori sinatu zuten beste bakuak bezala). BBVAren
aurkako Plataformak badaki urte honetan (2012) eta urrira arte BBVAk
bultzatzen zituen 24 etxe-kaleratzeak geldituak izan direla herri
ekimenen bitartez.
Plataforma
bezala etxe-kaleratzeen aurka jendeak aurre egitea deitzen dugu eta
bankuak eta BBVAren aurka ere ekiteko deitzen du. Plataforma honek
ere BBVAren jarduera maltzurrak salatzen jarraituko dugu.