Bilbon bezala, elkarretaratzeak eta protestak beste 15 lekuetan gertatu dira, Hasankeyf barne, eta Iraken, Europan eta AEBn: Roma, Brighton, Ginebra, Berlin, Hamburgo, Frankfurt, Hannover, Munich, Kaspach, Viena eta Port Townsend (Washington). Bartzelonan ere antolatuta zegoen baina hango egoeragatik bertan behera geratu zen.Esangurutsuena Hasankeyf-en bertan gertatu dena. Bertan, Hasankeyf Bizirik ekimenako ekintzaileekin eta bertakoekin batera, Kurdistaneko hamabi erakundeen eta Istanbulen sortu berri den Hasankeyf-eko Boluntarioak izeneko koalizioaren 50 erakundeen ordezkariak egon dira. Estatuak agindutako larrialdi-egoera ez da oztopo izan hauek guztiak elkartzeko eta protesta egiteko, "Hemen gaude Hasankeyf eta Tigris ibaia defendatzeko, eta horrela, bizitza defendatzeko!" lelopean.
















