BBVAren
aurkako Plataformak kurtso bukaera honetan berriro salatzen du
hezkuntzan BBVAren
mutur-sartzea. BBVA bankuak 2009an martxan jarri zuen “Valores
de futuro” programa ikasteetxetan, umeak finatzaketetan
sartzeko eta bezero berriak ziurtatzeko helburuarekin. Nola ez, beste
helburua da BBVAk hezkuntzagatik kezkatzen dela isladatzea.
2009an
“Valores
de futuro”
hasi zenetik, erkidegoko ikastetxe guztietan harremanean jarri gara
honen benetako helburuetaz ohartarazten.
Ala ere, bankuaren arabera, estatu mailako partaidatzea ia 5 mila
ikastetxeena izan da (gehienak kontzertatutak) kurtso honetan, beraz
nahiko kezkagarria iruditzen zaigu eta horregatik berriro ere
programa honetan parte ez hartzea eskatzen dugu.












