BBVAren aurkako Plataformatik Enric Duran-en aurka gaur (Otsailak 12) ospatu behar zen epaiketaren aurka adierazten dugu eta hari gure elkartasuna bidali nahi diogu. Enric bezala, gure Plataformak bankuak besteak beste, sistema honen eta egoera honen errudunak direla uste dugu, eta gue kasuan, Bilbon, BBVA da ikur nagusiena, Baina honek besteak bezala jaurtzen du eta sistema honek eta estatuak eskaeintzen dizkion erreztasunak baliotzen, injustiziak areagotzen gizartean eta munduan, ingurumen hondamenak eta gerrak areagotzen. Enric-ek egin zuena bankuak ze erraz ematen duten dirua erakustea zen (behintzat garai horretan dena askoz malguagoa zela...), dakitelako gero kobratuko dituztela interes izugarriak edo bestela zure etxea eramango dutela ere!!! Gainera berak lortutako diru guztia gizarte proiektutara bideratu zuen, ez egunero komunikabideetan agertzen diren lapur guzti horiek haien postutaz baliatzen direla eta jendearen dirua poltsikoratzen dutela besteak gorrian dauden bitartez.
Enric-en eskubideak gainera zapaldutak izan dira eta bera ez da bere epaiketara joan. Horrekin eta izan ditzakeen ondorioen aurrean gure elkartasuna adierazi nahi dugu.
Aupa Enric! Aupa bankuen diktadura honen aurka jotzen dutenak!!
BBVA hiltzaile - beste bankuak ere bai!!